TOUR DE FRANCE 

GRAND DÉPART PAYS BASQUE 2023

Legarda eskola aukeratua izan da aurtengo "Dictée du Tour" ekintza egiteko martxoaren 23an, gure aldetik dena prest daukagu "Ongi etorria" emateko antolatzaileei.


Eskerrik asko URIONA-MUNGIA Txirrindulari Elkarteari

Kurubiari egindako maillotagatik

Gure Kurubioa prest dago....

ONGI ETORRIA emateko prest....

Martxoaren 23an, TOUR de FRANCE 2023ko antolatzaileak eskolara etorri ziren "Dictée du Tour" ekintza egitera. Eskolako umeek gure metodologia kooperatiboa erabiliz, Eneritz Iturriaga txirrindulari ohiak irakurritako diktaketa egin zuten.

Tourreko zuzendaria den, Christian Prudhomme ere bertan egon zelarik.

Bestetik, Uriona Txirrindulari Elkarteak sortutako zirkuitoan ere itzel ibili ziren ikasleak.

Bukatzeko, argazki erraldoia atera genuen egun honen oroigarri izateko. Eskerrik asko gure eskola aukeratzeagatik.