ESKOLAKO 50.URTEURRENA

Aurten Legarda eskolak 50 urte betetzen ditu, ospakizunerako egindako ikasleen marrazki zoragarriekin oroimenezko murala egin dugu. Eskerrik asko guztioi.

Maiatzaren 13an ospatu genuen Legardaren 50. urteurreneren ekitaldia, hemen utziko dizuegu zenbait argazki....

Goizean zear eskolatik gidatutako bisitak egin ziren, atarian dagoen erakusketa ere ikusteko aukera egon zen.

Ekaina arte egongo da erakusketa eskolako atarian.

Eskolako ikasleek bertsoak bota eta eskolarako sortu den abestia aurkeztu zuten.

Ekitaldian irakasle ohiek, ikasle ohiek, urte ezberdinetako IGEkideek eta gaur egungo taldeak parte hartu zuten  eskolarekiko bizipenak kontatuz.

Ondoren, bazkaria eta musika izan genuen giro ezin hobea sortuz, LEGARDA eskolako urtebetetze egunari amaiera emateko.